Actividades



Amico

Aktoreak: Txori García eta Ion Barbarin

Horra bi “amico”, haurtzarotik adiskide handiak... Baina urte luzez elkar ikusi gabeak, eta, hara non, topo egingo dute berriro taberna batean.

Zer, ospatuko dugu bermut batekin?

Amico adiskidetasun handi baten historia da. Festa bat ospatzen du antzezlanak, berriz topo egitearena, ametsen, bestondoaren, liskar txikien, auzi konpartitu batengatik behin betirako biltzearen festa.

Amicon, bi aktorek umorez, dantzaz eta xamurtasunez beteko dute beren unibertso partikularra, lengoaia koreografikoaren eta keinu bidezko antzerkiaren bitartez, hartara elkarren arteko adiskidetasuna eta pertsonaiena ospatzeko, betiere balkaniar musikaren erritmoan.

¿Cuándo? ¿Dónde?
12 Nov 13:00 - 14:30 Katuzarra, Baserri Berri, Lajuana Gastrobar
13 Nov 13:00 - 14:30 La Mandarra de La Ramos, Frankfurt & Bier, Bar Baviera 
26 Nov 13:00 - 14:30 Bar Rest El Redín, Bearán Bar And Rooms, El Patio de las Comedias