Vermuteando zikloaren lehenengo edizioaren harira eginen da jende orori zuzendutako argazkilaritza lehiaketa bat Instagramen. Zikloak iraungo duen bost asteburuetan parte hartu ahal izango dute zaleek, hau da, urriaren 28tik azaroaren 27ra bitarte (biak barne).
Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:
Instagramera bermuta erakusten duen argazki bat igotzea: aperitiboa eta horrekin batera Amstel oro garagardoa, Marco Real ardoa edo moscatoa, Molteni bermuta edo Coca Cola.
Instagramen, @vermuteando kontuaren jarraitzaile izatea Argazkiei etiketa hauek jartzea:  #Vermuteando  traol ofiziala, eta  #IgersPamplona  eta #IgersNavarra. Saria:
Argazkirik originalenak produktu-sorta bat eskuratuko du, babesle ofizialen eskutik. Zikloa amaitzen denean izanen da sari-banaketa. Instagrameko argazki-lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatuko dute:
-Iruñeko Udaleko Ana González
-IgersPamplona-ko Iker Beroiz
-IgersNavarra-ko Ana López
Nafarroako Ostalaritza-elkarteko Andrea Chocarro